Eskolara ailegatu eta bi ikaslek tour txiki bat egin zidaten eraikinetik, gelaz gela azaltzen zidaten zein mailatako umeak zeuden bertan nik nire burua sei bider aurkeztu behar izan nuela. Izan ere, Lehen Hezkuntzako maila bakoitzeko gela bana dago Servite Primary Schoolen.
Moketa da Ingalaterrako Bed and Breakfast delakoetan eta pubetan sekulan arreta gehien egin didana. Oraingo honetan ere eskolan 'carpet' delakoak duen garrantziaz ohartu naiz. Egunari hasiera emateko denak esertzen dira lurrean, maisua zerrenda pasatzen duen bitartean.
Ondoren egunean zehar egingo dituzten zereginen berri jakinarazten zaie umeei. Whiteboard on line delakoa dute instalatuta klase bakoitzean eta horixe erabiltzen du irakasleak zer eta ariketak batera egiteko, eguneko lanak eta ordutegia zeintzuk diren zerendatuak erakusteko, filmak ikusteko, joku interaktiboak egiteko...
Gelan irakaslea egoteaz gain teacher assistent delakoa ere badago. Bere izenak esaten duen bezala laguntza eskaintzen duen iraskaslea da., laguntza bai umeei eta baita irakasle tutoreari ere. alegia. Hortaz, umeen liburuak jasotzeko, antolatzeko, eskolako materiala prestatzeko, umeekin isolaturiko ariketak egiteko (irakurketa banan-banan, matematiketako ariketak egiteko errefortzu lanetan...), arte irakasgaian lanak gordetzeko/antolatzeko, baita erabilitako tresnak garbitzeko eta txukuntzeko ere laguntzen du profesional honek; eta txangoetan ere parte hartzen du, batzutan bere gela ez denaren irteeretan ere parte hartzen duela. Ufff atseden hartuko dugu? A cup of tea?