03/05/2012

Creative Curriculuma

Nik beldur izaugarria nien!! Uf...bi gehi bi eta ...emaitza sekulan ez zen iguala...zergatik? Matematikak munduko gauzarik logikoena zirela entzun eta nik nonbait logikarik ez nuen antza! 


Laugarren mailan angeluak azaltzea egokitu zaio ni bezala praktiketan dabilen irakasle bati. "Atzo gabean nire kitarra hartu eta angeluak nola azaldu ari nintzela pentsatzen honako kanta otu zitzaidan", esan du. "Ohhhh" izan da umeen erantzuna. Creative Curriculumari helduz musika eta matematikak uztartu ditu irakasleak. Umeak zain daude, adi. Ni neu ere ikasteko prest. Derrepentean, logika etorri da nigana. "Asteko izarra" delakoaren bileran ume guztiei erakutsi diete zeinen erraza izan daitekeen angeluen izenak eta graduak ikastea musika apur bat jarriz gero. Entzun nahi?



Disziplinarako estrategiak


Harrituta! Txaloak eman, umeek errepikatu eta isiltasuna nagusi gelan! Ikusten ez badut ez dut sinesten! Baina hala da, eskolako irakasle guztiek erabilitako estrategia da. Ta, ta, ta-ta, ta. Irakasleak ez du zertan oihukatu behar umeek hitz egiteari utzi diezaioten. Nahasmen handienean irakasleak eskuekin erritmo bat egin eta segituan umeek errepikatu egiten dute, atentzioa bereganatu du helduak eta aurrera egin dezakee hortaz irakasgaiarekin. Ikusi nahi? Adi, eraginkorra bezain azkarra baita!




17/04/2012

Gelaren antolakuntza



Eskolara ailegatu eta bi ikaslek tour txiki bat egin zidaten eraikinetik, gelaz gela azaltzen zidaten zein mailatako umeak zeuden bertan nik nire burua sei bider aurkeztu behar izan nuela. Izan ere, Lehen Hezkuntzako maila bakoitzeko gela bana dago Servite Primary Schoolen. 

Moketa da Ingalaterrako Bed and Breakfast delakoetan eta pubetan sekulan arreta gehien egin didana. Oraingo honetan ere eskolan 'carpet' delakoak duen garrantziaz ohartu naiz. Egunari  hasiera emateko denak esertzen dira lurrean, maisua zerrenda pasatzen duen bitartean. 

Ondoren egunean zehar egingo dituzten zereginen berri jakinarazten zaie umeei. Whiteboard on line delakoa dute instalatuta klase bakoitzean eta horixe erabiltzen du irakasleak zer eta ariketak batera egiteko, eguneko lanak  eta ordutegia zeintzuk diren zerendatuak erakusteko, filmak ikusteko, joku interaktiboak egiteko...

Gelan irakaslea egoteaz gain teacher assistent delakoa ere badago. Bere izenak esaten duen bezala laguntza eskaintzen duen iraskaslea da., laguntza bai umeei eta baita irakasle tutoreari ere. alegia. Hortaz, umeen liburuak jasotzeko, antolatzeko, eskolako materiala prestatzeko, umeekin isolaturiko ariketak egiteko (irakurketa banan-banan, matematiketako ariketak egiteko errefortzu lanetan...), arte irakasgaian lanak gordetzeko/antolatzeko, baita erabilitako tresnak garbitzeko eta txukuntzeko ere laguntzen du profesional honek; eta txangoetan ere parte hartzen du, batzutan bere gela ez denaren irteeretan ere parte hartzen duela. Ufff atseden hartuko dugu? A cup of tea?













Zertan datza practicuma Londresen?

31/03/2012

Musika klasea hall-ean



Chelsea auzoko ikasleek musika assembly dute astean behin. Zer esan nahi du horrek? Ikastetxe osoko umeak, Lehen Hezkuntzako talde guztiak, alegia, guztira 180 bat, elkartzen direla eskolak duen gela handienean (Hall-ean) eta batera ematen dutela klase.

Bideo honetan bi gela soilik agertzen diren arren (Lehen eta Bigarren maila), ikusentzunezkoak umeen jarrera  eta lan egiteko modua ezagutzeko balio du. Harrigarria iruditzen zait irakasle bakar batek hainbeste umeekin lan egiteko duen trebezia! Gakoa? Disziplinan! Baina hori hurrengo batean azalduko dizuet!

20/03/2012

 





Once upon a time...Alice ezazaguna zen lurralde batera ailegatu zen...nola? zergatik?...urteetan eginiko ametsez zipriztinduriko errealitateri helduz agian, edota errealitatearen atzeko atea gurutzatzeko gogoz bestela...edozein zela modua, edozein arrazoia...orain hortxe zegoen Alice... "I am in" she sighed...